K-1eko Euskadiko Txapelketa irabazi du Aitor Andreuk

Ihintza Elustondo

Aitor Andreu (behean eskuinean), lagunekin eta senitartekoekin.

K-1eko Euskadiko Txapelketa jokatu du azkoitiarrak Urdulizen (Bizkaia). Amateurren mailan lehiatu da, 71 kiloz azpikoen kategorian, eta Andaluziako lehiakide bati aurre hartuta lortu du txapela janztea.

K-1eko Euskadiko Txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Urdulizen (Bizkaia), eta Aitor Andreu azkoitiarra gailendu zen lehian. Kick boxingeko modalitate bat da K1, eta bertan, belaunak baliatzea baimenduta dute partaideek. Amateurren mailan lehiatu zen azkoitiarra, 71 kiloz azpikoen kategorian, eta Andaluziako (Espainia) lehiakide bati aurre hartuta lortu zuen txapela janztea.

Aitor Andreu eta lehiakidea, borrokaldiaren une batean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide