Anaitasunako emakumeek 3-2 irabazi diote Erandiori

Ane Olaizola 2023ko api. 2a, 15:18

Euskal Ligako 27. jardunaldia jokatu zuten Anaitasunak eta Betiko Neskak taldeak San Juango zelaian, Maria Juaristik, Ane Juaristik eta Oihanak eman zioten garaipena taldeari. 

Anaitasunako emakumezkoen talde nagusiak Erandioko Betiko Neskak taldea hartu zuen atzo eguerdian etxean, Euskal Ligako 27. jardunaldia jokatzeko. Partida aparta izan zen gorrixentzat, eta etxean geratu ziren norgehiagokaren hiru puntuak, Maria Juaristiren, Ane Juaristiren eta Oihanaren golei esker (3-2).

Zazpigarren minuturako iritsi zen aurreneko gola, Maria Juaristirena. 34. minutuan, ordea, markagailua berdindu zuten erandiotarrek, baina minutu gutxira azkoitiarren bigarrena. Ane Juaristik area kanpotik boleaz sartu zuen barrura eskuadratik. Anaitasuna abantailakin iritsi zen atsedenaldira, eta bigarren zatiko 59. minutuan berretsi zuten azkoitiarrek garaipena, Oihanaren golari esker. Hogei minuturen faltan lortu zuten erandioarrek penaltitik lehia estutzea, baina garaipena gorritxoentzat izan zen. Gaur-gaurkoz, sailkapenaren 11. postuan da Azkoitiko taldea.

Asteburu oparoa izan da Anaitasunaren aurreneko taldeentzat. Izan ere, emakumeek ez ezik, gizonek ere irabazi egin zuten Lagun Onak taldearen aurka jokatutako derbia: 1-0.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide