Oskarbi taldeak eta Iraurgi abesbatzak euskal kantutegia taularatu dute Baztartxon

Ane Olaizola

Azkoitiko Iraurgi abesbatzak eta Oskarbi taldeak kontzertua eskaini zuten atzo iluntzean Baztartxo antzokian, eta dozenaka lagun elkartu ziren han. Talde bakoitzak bere saioa eskaini zuen aurrena, eta kontzertua bukatzeko, hainbat abesti eskaini zituzten elkarrekin. 

Azkoitiko Iraurgi abesbatzak eta Oskarbi taldeak kontzertua eskaini zuten atzo iluntzean Baztartxo antzokian. Dozenaka lagun elkartu ziren aretoan, eta beste hainbeste euskal kanta entzutera. Emanaladiaren lehenengo zatian, Azkoitiko abesbatzak bost abesti kantatu zituen, hala nola Oi Ama Eskualerri,  Neskatx' ederra, Mendi goizetan eta Mutil txaleko gorri. Ondoren, 50 urtez taula gainean dabilen taldearen txanda iritsi zen. Hark beste hainbat abesti taularatu zituen: Trinidadeak, Geuk ajutu ez dugu, Triki tauki... Saioa amaitzeko, bi taldeek beste hainbat abesti eskaini zituzten elkarrekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide