Etzi, igandea, eskola kiroleko eta federatuen Gipuzkoako Karate Txapelketa jokatuko dute Azkoitian. 09:30ean hasiko da lehia Elkarguneko kantxa nagusian. Guztira, 80 bat karateka elkartuko dira Elkargunean, eta Gipuzkoako zonakako probak jokatuko dituzte. Partaideen artean izango dira Azkoitiko Kanku karate eskolako zenbait lagun ere.
Hain zuzen, Gipuzkoako Karate Txapelketaren aurretiazko faseko lehiak jokatuko dituzte herrian; izan ere, Azkoitiko lehen faseko neurketen ondoren, Gipuzkoako karateka onenek Euskadiko Karate Txapelketa jokatuko dute, Legazpin (Gipuzkoa).