Etzi, igandea, Aretxabaleta abesbatzak kontzertu sakratua eskainiko du Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 18:30ean hasiko da emanaldia. Jose Luis Frantzesena organista izango du abesbatzak bidelagun. Aldiz, Mari Carmen Etxeandia, Maider Garay eta Mariatxen Urkia arituko dira bakarlari lanetan.
40 urtetik gorako ibilbidea du Aretxabaleta abesbatzak. 1979. urtean sortu zen Aretxabaletan (Gipuzkoa), eta 80ko hamarkadan hasi zen taldea kantu gregorianoan espezializatzen. Igandeko kontzertuan musika liturgikoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.