Merkataritza modernizatzeko Funts Teknologikoa programaren dirulaguntzak eska daitezke dagoeneko

Mailo Oiarzabal 2023ko mar. 29a, 08:47

Merkataritza sektorearen eraldaketa digitalarekin lotuta daude dirulaguntzak.

Eskaerak modu elektronikoan aurkeztu behar dira eta apirilaren 27an bukatuko da horretarako epea. Dirulaguntza eskatu nahi duten eskualdeko merkatariek beren herrietako elkarteetan edota Iraurgi Berritzenen lor dezakete informazio osoa.

Eusko Jaurlaritzak ireki du merkataritza sektorea modernizatzeko Funts Teknologikoa deritzon programaren barruan ematen dituen dirulaguntzen deialdia.

"Merkataritza sektorearen eraldaketa digitalaren eta jasangarriaren bidez lehiakortasuna eta modernizazioa sustatzea eta bultzatzea" da dirulaguntza horien helburua. "Eduki teknologikoa, berritzailea eta jasangarria" duten proiektuen garapena finantzatzeko dirulaguntzak dira, eta merkataritzako mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek aurkez ditzakete proiektuak, banaka edo elkarteen bidez.

Eskaerak modu elektronikoan aurkeztu behar dira eta apirilaren 27an bukatuko da horretarako epea. Dirulaguntza eskatu nahi duten eskualdeko merkatariek beren herrietako elkarteetan lor dezakete informazio osoa: Azkoitiko Herrixenen (Sara Rodriguez, 608 31 30 24 telefono zenbakia) eta Azpeitiko Bertanen (Xabier Aldalur, 688 82 39 44 telefono zenbakia). Elkarteetako bazkide ez direnek, berriz, Iraurgi Berritzenen (Alazne Larrañaga, 688 71 87 77 telefono zenbakia) eska dezakete laguntza.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide