Baztartxoko arduradunek jakinarazi dituzte apirilean antzokian eskainiko dituzten filmak zein izango diren. Hilari ekiteko, haurrentzako Lau ahizpa magikoak, eta helduentzako Todo a la vez en todas partes eta Aftersun (zineforuma) filmak eskainiko dituzte Baztartxon.
Ostiralean, Ttanttaka Teatroak Sexberdinak antzezlana taularatuko du Baztartxon, 19:00etan. Larunbatean, ordu berean, Oskarbi taldeak eta Iraurgi abesbatzak kontzertua eskainiko dute han. Hori horrela, bi egun horietan ez da film emanaldirik izango Baztartxon.
Filmak igandetik asteartera bitartean eskainiko dituzte herriko antzokian. Igandean, 17:00etan emango dute haurrentzako Lau ahizpa magikoak filma. Helduentzako Todo a la vez en todas partes filma, berriz, igandeko 19:30ean eta asteleheneko –ikuslearen eguna– 20:00etan emango dute. Asteartean, 20:00etan, Zinetogram taldeak antolatutako Aftersun filma emango dute.
Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:
Lau ahizpa magikoak filma:
Todo a la vez en todas partes filma:
Aftersun filma:
Apirileko beste filmak
Lehen asteko film horiez gain, hil honetan beste zortzi film emango dituztela iragarri dute Baztartxoko arduradunek. Helduentzako Loli Tormenta –apirilak 10 eta 11–, 65 –apirilak 15, 16 eta 17–, El inocente –apirilak 23 eta 24– eta 20.000 especies de abejas –apirilak 29 eta 30– filmak emango dituzte. Haurrentzako eskaintzaren artean daude, bestalde, El hotel de los lios –apirilak 10– eta Super Mario Bros –apirilak 23–. Horrez gain, hilaren 30ean eskainiko duten filma zehaztu gabe dagoela jakinarazi dute arduradunek.