Floreagakoek etxean hartu dute Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketaren hirugarren jardunaldia

Maialen Etxaniz 2023ko mar. 26a, 14:32

52. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zuten atzo arratsaldean Floreagako bolatokian. Guztira, 67 lagun lehiatu ziren atzokoan, eta bertan izan ziren Azkoitiko bolariak ere. Bikoteka, Floreaga taldeko Gorka Etxaniz eta Santos Muños izan ziren nagusi. Ohi bezala, giro ederrean igaro zuten jardunaldia. 

Atzo, larunbatez, 52. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bolo Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten Floreagako bolatokian. 17:00etan ekin zioten jardunaldiari, eta guztira 67 bolarik parte hartu zuten hitzorduan. Han izan ziren Azkoitiko Floreaga taldeko bolariak ere, eta taldeka emaitzik onenak lortu ez zituzten arren, bikoteka nagusi izan ziren Floreagako Gorka Etxaniz eta Santos Muños, 23 bola sartuta. Ohi bezala, giro ederrean igaro zuten jardunaldia. 

Guztira, 12 jardunaldi izango ditu Gipuzkoako bolo lehiak, eta ekainaren 10ean, larunbatez, izango da azken tiraldia, Azpeitian. Gainera, Garmendipeko bolatokian jokatuko duten jardunaldi horretan Lehendakari Saria ere banatuko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide