Borja Zubizarretak Leharrai mendi lasterketa irabazi eta errekorra ezarri du

Julene Frantzesena 2023ko mar. 26a, 09:55

Borja Zubizarreta atzo helmugara iristean. (Aimar Maiz/Goierriko Hitza)

Gabirian jokatu zen atzo mendi lasterketaren VI. edizioa, eta azkoitiarra nagusitu zen. 24 kilometroko proba 01:55:43 denboran egin zuen, eta lasterketako errekorra hautsi ere bai: zazpi minutu eta 22 segundo jaitsi zuen orain arteko denbora onena.

Gabirian jokatutako VI. Leharrei mendi lasterketa irabazi zuen atzo Borja Zubizarreta kirolari azkoitiarrak. Domusa Teknik Teameko kideak 24 kilometroko proba irabazi ez ezik, lasterketako denbora marka zazpi minutu jaistea lortu zuen. Erakustaldia eman zuen, beraz, Zubizarretak, helmugara markagailua 1:55:43 zela sartuta.

Haren ostean sailkatu ziren bi goierritar: Iñigo Uribetxeberria legazpiarrak Zubizarretak baino 7 minutu eta 22 segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko, eta hirugarren, berriz, Joseba Eskudero idiazabaldarra izan zen, proba Zubizarretak baino 10 minutu eta 35 segundo gehiagotan bukatuta.

Lasterketaz gain, probaren azken kilometroko Learregi aldapako Ternua sari berezia ere eskuratu zuen Zubizarretak atzo. Izan ere, 5 minutu eta 33 segundo behar izan zituen korrikalariak malda hori igotzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide