Umore Ona elkarteak eta udalarekin elkarlanean antolatuta, datorren apirilaren 15ean, larunbatez, egingo dute umeen danborrada, eta ohiturari eutsiz, haurrek herriko txokoak girotuko dituzte danbor hotsez. Danborrada behar bezala atera dadin, entseguak hasi dituzte Gurea pilotalekuan, eta han parte hartuko duten dozenaka haur han ari dira elkartzen joan den astelehenaz geroztik. Datozen asteetan ere astean hirutan egingo dituzte entseguak frontoian: astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 19:00etatik 19:45era artean.