Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatuta, kontzertua izango da datorren larunbatean, hilaren 25ean, Intsausti jauregian. Bertaratzen direnek klarinete eta fortepiano doinuz gozatzeko aukera izango dute Claudia Alducin andoaindarraren eta Ignacio Arakistain azpeitiarraren eskutik. 12:00etan hasiko da emanaldia, eta musikariek, Donizetti, Mozart eta Schumannen piezak taularatuko dituzte. Doako kontzertua izango da.