Udako oporretako etenaren aurreko saioa egingo du maiatzaren 23an Azkoitiko Irakurle Taldeak, eta "berezia" izango da: Joseba Sarrionandiak idatzitako lehen eleberria, Lagun izoztua, jorratuko dute egun horretan literatur zaleek, eta idazle iurretarra Azkoitiko saiora bertaratuko da. 19:00etan hasiko da hitzordua, eta ohi bezala, Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak zuzenduko du, baina oraingo honetan, Elkarguneko Oteiza aretoan elkartuko dira.