'Los Fabelman' eta 'Violeta, el hada traviesa' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Mailo Oiarzabal 2023ko mar. 22a, 08:48

'Los Fabelman' filmaren irudi bat.

Steven Spielbergek zuzendutako azken lana hirutan botako dute, larunbatetik astelehenera. Umeei zuzendutako animaziozko filma, berriz, igandean izango da ikusgai.

Los Fabelman eta Violeta, el hada traviesa dira Baztartxo antzokiko aste honetako zinema karteldegiak dakartzan bi filmak. Larunbatetik astelehenera izango dira emanaldiak Baztartxon.

Larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean 20:00etan (Ikuslearen Eguna) emango dute Los Fabelman (AEB, 2022). Steven Spìelberg zuzendariaren lan berriena, kutsu biografikoa duen drama da Los Fabelman. Oscar sarietarako zazpi izendapen jaso zituen, tartean film, zuzendari eta gidoi onenaren sarienak, baina saririk gabe gelditu zen.

Igande arratsaldeko umeei zuzendutako emanaldian, berriz, Violeta, el hada traviesa (Alemania, 2022) animaziozko filma emango dute, 17:00etan hasita.

Hona hemen datozen egunetan Baztartxon ikusgai izango diren bi filmeen aurrerapen bideoak:

Los Fabelman

Violeta, el hada traviesa

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide