Azpeitiko autobus geltokietan aldaketak izango dira zapatuan, maratoi erdia dela-eta

Julene Frantzesena 2023ko mar. 21a, 09:35

Lurraldebuseko autobusa.

Anbulatorioaren aurreko, Julian Elorza hiribideko, Loiolako, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Sanjuandegiko geltokiak bertan behera utziko dituzte 15:00etatik 19:30era bitartean.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia izango da larunbat arratsaldean, eta kirol proba hori tarteko, hainbat aldaketa izango dira Azpeitiko autobus geltokietan. Hain zuzen ere, anbulatorioaren aurreko, Julian Elorza hiribideko, Loiolako, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Sanjuandegiko geltokiak bertan behera utziko dituzte 15:00etatik 19:30era bitartean.

Dena den, autobusek egingo dituzte geldialdiak ordu tarte horretan Azpeitian. Zehazki, ohiko geltokietan geratu beharrean, suhiltzaileen parkearen aurrean, saihesbidean (Enparangainen) eta Loiolako tren geltoki zaharraren aurrean geldituko dira autobusak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide