Ez labaintzeko tratamendua emango du udalak Aizkibel kalean

Nerea Uranga 2023ko mar. 20a, 15:13

Aizkibel kalea. (Argazkia: Azkoitiko Udala)

Bihar, gauez, egingo dituzte lanak, 22:00etan hasi eta 03:00ak bitartean.

Irristadak saihesteko eta jendea eror ez dadin, ez labaintzeko tratamendua eman ohi du herriko hainbat gunetan udalak. Aste honetan bertan, Aizkibel kaleko bi aldeetako espaloietan emango du ez labaintzeko tratamendua.

Lan horiek bihar, asteartea, 22:00etatik asteazkeneko 03:00etara artean egingo ditu. Udalak adierazi duenez, espaloietan tratamendua eman ondoren, lehortu egin behar izaten duela, eta hori da hain zuzen ere lanak gauez egitearen arrazoia: "Tratamendua eman den tokia ondo lehortu artean ez da komeni oinezkoak ibiltzea". Ziur enpresak egingo ditu Aizkibel kaleko espaloietako lanak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide