San Jose egunaren bueltan, jai giroa nagusitu ohi da Azkoitiko San Jose egoitzan ere, eta gaur, Sendiaren Eguna ospatu dute. Ohiturari jarraituz, familiakoen bisita izan dute egoiliarrek, eta horrez gain, Javier Zubizarreta herriko alkatea, Janire Igoa Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Ana Azkoitia eta Ainara Goenaga udal ordezkariak ere han izan dira. Egoiliarrekin egon dira horiek, eta oparitxo bana ere eman diete. Bihar, San Jose Eguna ospatuko dute egoitzan.