Atzo arratsaldean Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek emanaldia eskaini zuten Elkarguneko Oteiza aretoan. Biolin, klaritene eta akordeoi ikasleak izan ziren jendearen aurrera atera zirenak, banaka zein binaka, eta leporaino betetako aretoaren aurrean, orain arte ikasi dutena jendearen aurrean erakutsi zuten. Bigarren hiruhilekorako antolatutako ekintzetako bat izan zen atzoko entzunaldia.