Euskal Gimnastika Federazioak antolatuta eta Azkoitiko Zubiberri taldeak koordinatuta, gimnastika erritmikoko zenbait txapelketa jokatuko dituzte igandean, martxoak 19, Elkarguneko kantxa nagusian.
Batetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ligaren lehen faseko probak jokatuko dituzte Elkargunean, eta bestetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako oinarrizko txapelketakoak. 09:00etan ekingo diete probei, eta 14:45era arte luzatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Oinarrizko probetan, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailatako gimnastek parte hartuko dute. Aldiz, absolutu mailako probetan lehiatuko dira infantilak, juniorrak, seniorrak eta lehen kategoriakoak.
Guztira, 23 talde izango dira Azkoitian. Arabako Beti Aurrea, Beti Ritmica, Oskitxo, Lirain, Supra, Aresketa, Bagare, Ceted eta Argitzal klubak izango dira Azkoitian; Bizkaiko Xixili, Dana, Sakoneta, Bitxiak, Santutxu, Olazarmendi, Ohana, Miragarri eta Getxo klubak; eta, Gipuzkoako Izar Leku, Donosti, Ipurua, Tolosa eta Belabieta.