Zozkatu du Maxixatzenek Txalaparta argitaletxeak emandako Itziar Morenoren Josi eta josi liburua. Maxixatzenek Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, tarteko jarri zuen zozketa abian joan den asteazkenean, eta gaur egin du zozketa. Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta Lurdes Alberdi Gesalagak jasoko du liburua.
Itziar Morenoren Josi eta josi liburua gaztetxoei zuzendutako lana da. Gertaera historikoetan oinarrituriko fikziozko ipuin bat da, eta egilearen ilustrazioekin nahiz testu soilekin dago osatuta. Martxoak 8 zer dela eta ospatzen den kontatzen du lanak; egun hori hautatzeko zer gertatu zen adierazten du bertan egileak.
Era berean, genealogia feminista osatzen jarraitzeko ale bat. Clararen istorioaren bitartez, ipuin ilustratu horrek Emakumeen Nazioarteko Egunaren abiapuntura eramango du irakurlea, aurreko belaunaldien lorpenak ezagutzeko eta haien borrokei segida emateko asmoz.