Sun magoak askotariko trikimailuak aurkeztuko ditu igandean Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko mar. 10a, 08:49

Magoak 17:00etan eskainiko du magia ikuskizuna etzi, igandea, Baztartxo antzokian. Emanaldirako sarrerak Entradium atarian eskuratu daitezke, 6 euroan.

Etzi, igandea, magia ikuskizuna izango da Baztartxo antzokian. 17:00etan hasita, Iñaki Ruiz de Galarretak, Sun magoa bezala ezagunagoa denak, Houdini, telebistaren magia izeneko ikuskizuna eskainiko du herriko antzokian.

Disney Channel telebista katen aritzen den Houdini kluba telesaioko magoa da Sun, eta hark igarkizunak, agerpenak nahiz desagerpenak egin ohi ditu ikuskizunean. Etzi aurkeztuko duen saioan ere ez dira faltako halako ikuskizunak. Era berean, ur tanketik ihes egin beharreko saioa ere eskainiko du, eta horrela, "ezinezkoarekin amets egiten nahiz ilusioa sortzen" lagunduko die ikus-entzuleei.

Azken urteetan behin baino gehiagotan izan da Sun magoa Azkoitian. Ikuskizunerako sarrerak salgai daude Entradium atarian; oraingoz nahikoa daude eskuragarri. 6 euroren truke eros daitezke etziko saiorako sarrerak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide