Giro bikaina lagun, 6.000 emakumek baino gehiagok bete zuten atzo Donostiako Bulebarra, Lilatoiaren 33. aldiaren harira. Inoiz baino korrikalari gehiago elkartu ziren Atletico San Sebastian kirol klubak antolatutako lasterketan –iaz, adibidez, 5.000 lagunek hartu zuten parte–, eta tartean, baita azpeitiarrak ere. Hain zuzen, 54 azkoitiarrek bukatu zuten proba. Azkoitiarretan azkarrena, Leire Garate izan zen, 23:26ko denbora eginda. Azkoitiarretan bigarren, Sara Rodriguez helmugaratu zen, 25:01eko denborarekin; eta hirugarren, Amaia Azkune, 29:10eko denborarekin.
Honako lotura honetan ikus daiteke sailkapen osoa.