Zabalik da Azkoitiko Duatloian izena emateko epea

Andoni Elduaien 2023ko mar. 6a, 12:49

Iaz, bi kirolari bizikletako probari ekiten. (Andoni Elduaien)

Apirilaren 29an eta 30ean jokatuko dituzte duatloi lasterketak Azkoitian, eta gaur, astelehena, zabaldu dute bi probetan izena emateko epea. Aurten, igandean izango da distantzia motzeko duatloia.

Apirilaren 29an eta 30ean jokatuko dituzte Azkoitiko duatloiak, eta gaur, astelehena, zabaldu dute bi proba horietan parte hartzeko izen-ematea. Azkoitri triatloi klubak antolatuta, hainbat lehia jokatuko dituzte apirileko bi egun horietan: umeentzako probak, supersprint distantziako paraduatloia, duatloi herrikoia eta distantzia motzeko Azkoitiko Duatloia.

Zapatuan, apirilak 29, supersprint distantziako paraduatloia eta distantzia bereko duatloi herrikoia jokatuko dituzte arratsaldean, eta honako lotura honetan eman daiteke izena. Aldiz, igandean, distantzia motzeko duatloia jokatuko dute herriko errepideetan, federatu nahiz federatu gabekoentzat. Gainera, federatuta daudenentzat Gipuzkoako Distantzia Motzeko Txapelketa ere izango da Azkoitiko. Honako lotura honetan eman daiteke igandeko probarako izena.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide