Maite Larrañaga eta Juan Murillo karatekek urrezko domina bana lortu dute VI. Euskadiko Beteranoen Kopan

Andoni Elduaien

Larrañaga eta Murillo, urrezko dominarekin. (Kanku)

Atzo, igandea, Derion (Bizkaia) jokatu zuten beteranoen kopa. Emakumeen kategorian, Larrañaga nagusitu zen, eta gizonezkoen mailan, Murillo. Klubak garrantzia eman die Derion lortutako emaitzei.

Anaitasuna Kanku karate taldeak emaitza onak lortu zituen atzo, igandea, Derion (Bizkaia) jokatu zen VI. Euskadiko Beteranoen Kopan. Maite Larrañagak eta Juan Murillok urrezko domina jantzi zuten, lehenak emakumeen mailan, eta bigarrenak, gizonezkoen mailan. 

Anaitasuna Kanku klubeko kideen esanetan, "giro ona" nagusitu zen atzo Derion. Euskal Herriko klubetako maisu ugarik parte hartu zuten Derioko lehian, eta hori horrela, Azkoitiko klubak garrantzia eman zien han lortutako emaitzei.

Larrañaga, erdian, podiumean. (Kanku)

Murillo, gorriz, podiumean. (Kanku)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide