Emeterio eta Zeledonio santuen eguna ospatzen ari dira gaur, ostirala, Azkoitiko Martirieta auzoan. 11:30ean, auzoko hildakoen aldeko meza egin dute ermitan. Felix Azurmendi Azkoitiko erretoreak zuzendu elizkizuna, eta Jose Luis Frantzesena arduratu da musikaz. Mezaren ondoren, Martitte auzoko elkartean bildu dira hainbat lagun eta kontu kontari aritu dira hamaiketakoa egiten zuten bitartean.
Argazkiak: Eli Aizpuru