Aingeru Guardako egunak dozenaka lagun elkartu ditu

Ane Olaizola 2023ko mar. 1a, 12:00

Eguraldia lagun zutela, herritar ugari elkartu da goizean Aingeru Guarda ermitan, eta askok kanpotik jarraitu dute meza nagusia. Erroskilla saltzaileek ez dute hutsik egin, ezta bezeroek ere.

Martxoan sartzearekin batera ospatu dute beste urte batez herritarrek Aingeru Guardako eguna. Ohi bezala, Aingeru Guarda ermitan elkartu dira herritarrak, elizkizunak egin baitituzte han. 11:00etan izan da meza nagusia, eta dozenaka lagun elkartu dira barrualdean zein kanpoaldean elizkizuna jarraitzera. Eguraldia lagun, asko izan dira aurten Aingeru Guardara joan direnak, autoz zein oinez. Goiza borobiltzeko eta tradizioa den moduan, erroskillak erosteko aprobetxatu dute herritarrek egun seinalatua. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide