Herriko plazako zenbait baldosa aldatzen ari da Azkoitiko Udala. Hain zuzen, Excavaciones Ekin enpresako langileak ari dira plazan hautsita edo mugituta zeuden baldosak aldatzen. Iaz ere egoera txarrean zeuden baldosak kendu eta berriak ipini zituzten plazako eremu batean. "Aurten ere lanketa bera egin beharra tokatu da, beste zati batean erorikoak edo istripuak saihesteko".
Lanak tarteko, plazako gune horretan ez dago ibilgailuak aparkatzeko lekurik, baina erakundeak nabarmendu duenez aste honetan bertan bukatuko dituzte lanak. Guztira, 4.670 euroko aurrekontua izan dute lanek.