Bihar ospatuko dute Emeterio eta Zeledonio eguna Martirietan

Andoni Elduaien 2023ko mar. 2a, 08:47

Iaz egindako mezako irudia. (Andoni Elduaien)

Mezaren ondoren, hamaiketakoa egiteko aukera izango da auzoko elkartean.

Bihar, martxoak 3, Emeterio eta Zeledonio santuen eguna ospatuko dute Azkoitiko Martirieta auzoan. 11:30ean, auzoko hildakoen aldeko meza egingo dute elizan. Segidan, hamaiketakoa egiteko aukera izango da auzo elkartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide