Bihar, martxoak 1, Aingeru Guarda eguna ospatuko dute ermitan eta inguruan. 11:00etan meza izango da, eta hura izango da eguneko elizkizun nagusia. Eguneko bigarren eta azken elizkizuna, berriz, 13:00etan izango da. Ohi bezala, aurten ere erroskilla saltzaileek ermitaren bueltan jarriko dituzte postuak.