Ukrainari "elkartasuna" adierazi diete eguerdian plazan

Andoni Elduaien

Udal ordezkariak eta herritarrak plazan elkartu dira. (Udala)

Bost minutuko elkarretaratze isila egin dute eguerdian plazan, Ukrainako gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta Ukrainako herriari "elkartasuna" adierazteko.

Azkoitiko Udalak, Eudel udalen elkarteak egindako deialdiari jarraituz, Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du eguerdian. "Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik" lehen urtea bete dela-eta, udaletxearen aurrean elkartu dira EAJko eta PSE-EEko hainbat zinegotzi eta herritar.

Plazan bildu direnek "gerrako biktimei, desplazatutako pertsonei eta Ukrainiako herriari elkartasuna" adierazi diete. Hain zuzen, guztiek bost minutuko elkarretaratze isila egin dute horretarako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide