Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urteko batzarra egingo du datorren martxoaren 11n, larunbatez, Kultur Etxeko bere egoitzan. 16:30ean egingo dute batzarraren aurreneko deialdia, eta bigarrena, 17:00etan.
Batetik, iazko batzarreko akta onartzea, 2022ko ekintza planaren azalpena eta diru kontuen azterketa izango dituzte hizpide. Bestetik, 2023. urteko ekintza planaren berri emango dute eta aurtengo aurrekontua nahiz kuota zenbatekoak diren jakinaraziko dute. Era berean, jubilatu elkartearen batzorde berria eratzeko prozesua ere gauzatuko dute.
Ohi bezala, bileraren ondoren opariak zozkatuko dituzte bileran parte hartzen duten guztien artean.