Baztartxo antzokiko arduradunek jakinarazi dituzte martxoan zehar antzokian zein film eskainiko dituzten. Guztira, bederatzi film ikusteko aukera izango dute azkoitiarrek han: helduentzako lau film komertzial, haurrentzako hiru eta Zinetogram taldeak antolatutako bi zineforum saio.
Helduentzako, Irati, El triangulo de la tristeza, Almas en pena de Inisherin eta Los Fabelman filmak izango dira. Haurrek, berriz, Mi querido monstruo, King: mi pequeño rey eta Violeta: el hada traviesa filmak ikusi ahal izango dituzte herrian. Zinetogram taldeak, berriz, martxorako beste bi film emanaldi antolatu ditu: Holy spider eta Memoria.
Hona hemen martxoko filmen egutegia:
- Martxoak 5 eta 6: Irati (helduentzat)
- Martxoak 5: Mi querido monstruo (haurrentzat)
- Martxoak 7: Holy spider (zineforuma)
- Martxoak 11, 12 eta 13: El triangulo de la tristeza (helduentzat)
- Martxoak 19 eta 20: Almas en pena de Inisherin (helduentzat)
- Martxoak 19: King: mi pequeño rey (haurrentzat)
- Martxoak 21: Memoria (haurrentzat)
- Martxoak 25, 26 eta 27: Los Fabelman (helduentzat)
- Martxoak 26: Violeta: el hada traviesa (haurrentzat)