Imanol Arizmendi txirrindulari azkoitiarrak emaitza onak lortu ditu Kantabriako Master Itzulian. Asteburuan jokatu dute proba Kantabrian (Espainia), eta AC Hotel by Marriot Cycling Team taldeko txirrindularia punta-puntan sailkatu da. Podiumenera behin baino gehiagotan igo behar izan zuen azkoitiarrak, baina koskarik gorena master 30 mailako sailkapenean lortu zuen hark, lehena izan baitzen. 4 ordu, 16 minutu 36 segundoko denbora ezarri zuen azkoitiarrak master 30 mailan, bigarren sailkatua segundo bakar batera utziz.
Bestelako zenbait sailkapenetan ere nabarmendu zen Arizmendi. Sailkapen orokorrean eta mendiko sailkapenean bigarrena izan da Arizmendi, eta puntukakoan, hirugarrena. AC Hotel by Marriot Cycling Team taldea, berriz, lehena izan da taldekakoan.
Ivan Treceño Arizmendiren taldekideak irabazi du Kantabriako Master Itzulia, eta Arizmendi hemezortzi segundo eskasera sailkatu da sailkapen orokorrean. Mendiko sailkapenean, berriz, Treceñogatik puntu bakar batera sailkatu da azkoitiarra. Puntukakoan, aldiz, 36 puntu eskuratu ditu Treceñok eta hogei Arizmendik.