Atzo, larunbata, Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako Pintxadie musika elektronikoaren emanaldia izan zen Goiko Losan. 17:00etan hasi zen musika saioa frontoian, eta guztira, hiru musika jartzaileren doinuak entzuteko aukera izan zuten han elkartu ziren dozenaka gaztek: Albi, Beba eta Victorio & Georgio.
Argazkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada