Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, bertan behera geratu da martxoaren 25erako iragarrita zegoen Mar-Mar Teatroa konpainiaren Arrainak Bihotzean haurrentzako ikuskizuna. Erakundeak adierazi du, "akats bat tarteko" gelditu dela ekintza bertan behera. Erakundeak, ordea, lotu du hitzordu berria: apirilaren 16an izango da ikuskizuna, 16:30ean, Baztartxon.
Honako hau da antzezlanaren sinopsia: "Martina aita noiz etorriko zain dago. Kanabera hartu eta portura hurbilduko da aitaren itsasontzia noiz etorriko. Orduan zerbaitek tenk egingo dio bere kanaberari eta ezin izango dio eutsi ez hari ezta beldurrari ere. Bidaia bat hasiko du itsas hondoan, aita aurkitzeko asmoz hasten den bidaia bat. Horretarako, baina arrainen hizkuntza ikasi beharko du.