Gipuzkoako Karate Txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Aretxabaletan, hainbat mailatan banatuta: beteranoak, seniorrak, kadeteak eta parakaratea. Azkoitiko Anaitasuna Kanku elkarteak "emaitza oso onak" lortu ditu txapelketan, jokalariak hainbat dominarekin itzuli baitira etxera.
Hiru lagunek urrezko domina irabazi dute txapelketan: 40 eta 49 urte bitarteko emakumezkoen kata modalitatean, Maite Larrañaga azkoitiarra gailendu da; eta parakaratean, urrezko domina eskuratu du Felix De la Cruzek ere. 60 urtetik gorakoen artean ere Juan Murillo azkoitiarra izan da nagusi.
Asier Altunak, bestalde, 40 eta 49 urte bitarteko gizonezkoen kata kategorian brontzezko domina eskuratu du, eta hirugarren postuan egin du Aitor Garatek ere, kumite modalitatean. Maddi Escuderok, berriz, bi domina irabazi ditu: zilarra kumitean eta brontzea emakumezkoen kadeteetan. Emaitzen aurrean, klubak jokalariak zoriondu ditu.