Maite Aldazabal Larrañagak 100 urte bete ditu gaur, astelehena. 1923ko otsailaren 6an jaio zen Aldazabal, eta seme-alabez eta senitartekoz inguratuta ari da ospatzen eguna. Javier Zubizarreta alkateak ere zoriondu du Aldazabal. Hain zuzen, udalaren ordezkari gisa joan da alkatea Aldazabalen etxera hura zoriontzera. Udalak azaldu duenez, "osasuna lagun" eta "irribarretsu" ari da bere ehungarren urtebetetze eguna ospatzen.