Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskaini du gaur eguerdian, Baztartxo antzokian, eta dozenaka herritar izan dira musikarien emanaldia epelean jarraitu nahi izan dutenak. Askotariko abestiak taularatu dituzte bandako kideek, eta gaurkoan, bakarlariak izan dira kontzertuko protagonista. Izan ere, honako bandako zazpi musikarik bakar-saioak eskaini dituzte taula gainean: Danel Korta, Nikole Aranbarri, Jon Agirrezabal, Ane Epelde, Eider Azpiazu, Manex Senperena eta Oier Aldazabal.
Guztira, zortzi abesti eskaini ditu Azkoitiko Musika Bandak: Dillon's fligt, Memory. Crisócola, Concerto II Romanza, Moladau, Springtime, Sandpaper ballet eta Zorba the Greek.