Santa Ageda bezpera da gaur, eta ohiturari jarraituz, santa eskean aritu dira han eta hemen herritarrak. Azkoitian ere koplez girotu dituzte txokoak Floreaga zein Bizilore ikastetxeetako ikasleek eta gurasoek. Makilak eskuan eta zapiak lepoan, goizean goizetik aritu dira eskean haurrak zein helduak: Floreagakoek kaleak zeharkatu dituzte trikiti doinuz lagunduta, eta Bizilorekoak, berriz, baserriz baserri ibili dira eskean.
(Argazkiak: Bizilore eta Floreaga ikastetxeak)