Aizkibel liburutegiak antolatuta, 5 eta 8 urte bitarteko hainbat umek idazketa tailerra egin zuten atzo, ostirala, liburutegian bertan. Miruren eskutik aritu ziren, guztien artean, ipuin bat sortzen, eta tailerrean parte hartu zutenek giro ederrean igaro zuten arratsaldea.