Santa Ageda bezperako ohiturari eutsi diote Floreaga Ikastetxean

Andoni Elduaien 2023ko ots. 3a, 15:10

Urteroko ohiturari jarraituz, santa eskeko koplak abestu eta makilak gogotik astindu dituzte Floreaga Ikastetxeko ikasleek Santa Ageda bezperan. Bertsoz eta trikiti zein pandero doinuz alaitu dute ikastetxea.

Santa Ageda bezpera izango da bihar, otsailak 4, eta egun hori iritsi baino lehen astindu dituzte aurten makilak Floreaga Ikastetxeko ikasleek. Floreagako ikasleak nahiz irakasleak aritu dira koplatan, eguraldia lagun, "eztarriz sano" aritu dira kantuan ikastetxeko atarian eta ikastetxe barruan. Koloretako zapiak lepoan lotuta eta makila eskuan hartuta, trikiti doinuek lagunduta aritu dira koplatan ikastetxean.

Bihar, Santa Ageda bezpera, Floreaga Ikastetxeko irakasle, ikasle eta guraso talde bat kantuan aterako da Azkoitiko kaleetan barrena; baita, Bizilore Eskola Aktiboko kideak ere. Azken horiek baserriz baserri ibiliko dira koplatan. 

Argazkiak: Floreaga Ikastetxea

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide