Azkoitiko Musika Bandak kontzertua emango du igandean Baztartxo antzokian

Andoni Elduaien 2023ko ots. 3a, 08:46

Musika bandako kideak, Baztartxon eskainitako kontzertuan. (Nerea Uranga)

12:30ean hasiko da herriko musika bandaren emanaldia, eta guztira, zortzi abesti joko dituzte herritarren aurrean. Hainbat abestitan, gainera, bakarlariak arituko dira, hain justu, musika bandako kide gazteenak.

Azkoitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du etzi, igandea, Baztartxo antzokian. 12:30ean hasiko da musikarien emanaldia han, eta guztira, zortzi abesti joko dituzte herritarren aurrean. Gainera, abesti horietan protagonismo berezia izango dute musika bandako kide gazteenek; izan ere, 16 eta 19 urte bitarteko musikariek bakarlari moduan parte hartuko dute zenbait kantetan.

Honako zortzi abesti hauek joko ditu musika bandak igandeko kontzertuan: Ralph Ford musikariaren Dillon’s Flight; Rob Aresen Memory –Danel Korta izango da bakarlaria– eta Springtime –Ane Epelde eta Eider Azpiazu izango dira bakarlariak–; Jaime Texidorren Crisócola –Nikole Aranbarri izango da bakarlaria–; Ronald Binguek konposatutako Romanza II.aren Concerto –Jon Agirrezabal izango da bakarlaria–; Smetanaren Moladau; Leroy Andersonen Sandpaper Ballet –Manex Senperena eta Oier Aldazabal izango dira bakarlariak–, eta Miklos Theodorakisen Zorba the Greek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide