Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Hobe ixilik!' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko ots. 2a, 13:16

'Hobe ixilik!' antzezlanaren irudietako bat. (Barakaldo antzokia)

19:00etan hasiko da larunbatean Baztartxon Txalo Produkzioak konpainiaren Hobe ixilik! antzezlana. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Etzi, larunbata, Txalo Produkzioak konpainiak Hobe ixilik! antzezlana eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzeneko bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Alazne Esnaola eta Iñigo Etxaniz bazkideek irabazi dituzte larunbateko antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete 8 euroren truke.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide