Janire Carmona judokak hirugarren postua lortu du junior mailako Gipuzkoako Txapelketan

Ane Olaizola 2023ko ots. 1a, 10:37

Carmona, dominarekin (Kodaore).

Igandean jokatu zuten txapelketa Legazpin, eta azkoitiarrak hirugarren postua erdietsi zuen bere mailako 78 kilo azpiko kategorian.

Gipuzkoako Judo Txapelketa jokatu zuten joan zen igandean Legazpin (Gipuzkoa), eta Janire Carmona junior mailako judoka azkoitiarrak hirugarren postua lortu zuen 78 kilo azpiko kategorian. Azpeitiko Kodaore judo elkarteko kidea da Carmona.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide