Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolatutako Jokin Zaitegi saria irabazi du Gema Lopez Las Heras idazle eta itzultzaile azkoitiarrak.
Lehiaketara aurkeztu diren lanen artean, azkoitiarraren proiektua hobetsi du Nora Arbelbidek, Aiora Jakak eta Joseba Urteagak osatutako epaimahaiak. Hori horrela izanda, joan zen urtean Suediako Akademiak Nobel saridun izendatu zuen Annie Ernaux idazle frantziarraren La femme gelée eleberria euskaratuko du Lopezek, eta aurtengo urtearen amaieran argitaratuko du liburua, Elkar argitaletxearen eskutik.
Ez da azkoitiarrak literaturaren arloan itzulpen lana egingo duen aurreneko aldia. Izan ere, Literatura Unibertsala bildumarako euskarara ekarri zuen duela urtebete Edna O’Brienen lehen eleberria: Landa aldeko neskak.
Itzulpengintza eta Intepretazioa unibertsitateko ikasketak egindakoa da Lopez (Azkoitia, 1989). Lanbidez itzultzailea da Eusko Jaurlaritzaren HAEEn (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea).
Hemen irakur daiteke iazko maiatzean Gema eta Maite Lopez Las Heras ahizpei Maxixatzen aldizkarian egin zieten elkarrizketa.