Anaitasuna Mendi Bazkunak Gure Txokoak ezagutzen izeneko ekimenaren barruko bigarren irteera egin zuten atzo, larunbata. Hasiera batean, Urrategi, Hirukurutzeta eta Karakate inguruak ezagutzea zen antolatzaileen asmoa, baina eguraldiak ez zuen askorik lagundu, eta azkenean Hirukurutzetara soilik igo ziren; izan ere, hotza eta elurra izan ziren atzoko txangoko protagonista nagusienak. Aurreneko irteeran bezala, Balda plazatik abiatu ziren mendizaleak, 08:30ean, eta handik Hirukurutzetako gurutzea eginda, herrira itzuli ziren.
Otsailaren 25ean, larunbatez, egingo dute Gure Txokoak ezagutzen egitasmoaren barruko hirugarren irteera. Balda plazatik abiatuta, Kukuherrira eta Samiñora joango dira orduan.