Azkoitia anaiek jantzi dute Gipuzkoako Trinkete Txapelketako bigarren mailako txapela. Oteiza pilota elkarteko bikoteak 40 eta 11 irabazi dio Alde Zaharra elkarteko Lasa-Sorondo bikoteari. Garaipen horri esker, datorren urtean lehen mailan aritzeko aukera izango du Azkoitiko bikoteak.