70eko eta 80ko hamarkadetako Azkoitiko zenbait musika talderen inguruko dokumental bat prestatzen ari da Jose Mari Unanue musikaria. Besteak beste, Jotakie, Os Gallardos, Dirección Obligatoria, Fluss eta Aire musika taldeen inguruko materiala biltzen hasi da. Dokumentala egiteko, herritarrek beraien etxeko bildumetan gordeta edo jasota eduki ditzaketen materiala eskatu du hark.
Hain zuzen, kaseteak, bideo zintak, argazkiak eta argazki zatiak bildu nahi ditu Unanuek, baita 70eko eta 80ko hamarkadetako kontzertuetako materiala ere. Inork materiala eskura baldin badu, burrundaie.docu@gmail.com helbide elektronikora bidaltzeko eskaria egin du musikari azkoitiarrak.