'La ballena' eta 'Astérix y Obélix' filmen emanaldiak, Baztartxoko hurrengoak

Andoni Elduaien 2023ko ots. 15a, 08:34

'La ballena' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute La ballena filma. Haurrentzat, berriz, Astérix y Obélix: El Reino Medio filma emango dute igandean.

Baztartxo antzokian La ballena eta Astérix y Obélix: El Reino Medio filmak emango dituzte larunbatetik astelehenera bitartean. Helduentzako La ballena filma 19:30ean emango dute larunbatean eta igandean; astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan emango dute. Haurrentzako Astérix y Obélix: El Reino Medio filma, ostera, igandeko 17:00etan emango dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

La ballena filma:

Astérix y Obélix: El Reino Medio filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide