Nafar Estatuaren Berreskurapenaren aldeko Nabil elkarteak antolatuta, Jose Antonio Agirre lehendakariari buruzko solasaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Aitzol Altunak, Elkargunean. Hain zuzen, Jose Antonio Agirre 'nafartar lehendakaria' izenpean eskaini zuen saioa Altunak, eta 30 lagun baino gehiago elkartu ziren hitzaldian.
Altunak, besteak beste, bi liburu argitaratu ditu Nafarroaren gaiaren bueltan: El euskera en los estados en los que se ha hablado liburua eta Desmontando la vasconización tardía liburua.