Plaza Ondo jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ireki du zuzendaritza batzordea berritzeko epea. Egungo batzordekideek azaldu dutenez, lau urterako kargua litzateke, eta "ideia berriak ekarriko dituen jende berria nahiz animatua" nahi dute batzordean elkarteak datozen urteetan egingo dituen ekintzak antolatzeko.
Astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan edukiko dute zabalik Plaza Ondoren bulegoa –Kultur Etxeko bigarren solairua–, eta interesa dutenek orduan izango dute izena emateko aukera, 10:30etik 12:00etara bitartean. Dena den, 943-85 21 68 telefono zenbakira deituta ere egongo da horretarako aukera.